Korrontzi en Twitter Korrontzi en Facebook Korrontzi en YouTube
Contacta con Korrontzi
Cerrar ventana

Gurekin kontaktatu

Kontratazioa

Baga-Biga Musika Ideiak

Telefonoa: 618 072 076

E-mail: korrontzi@gmail.com

Web: www.baga-biga.eus

Logotipo Baga-Biga

Kontratazioa Espainia eta Portugal

Mirmidón Producciones

Telefonoa: 667 706 241

E-mail: maruchy.mirmidon@gmail.com

Web: www.mirmidon.com

Logotipo MIRMIDON

Korrontzirekin kontaktatu

* Batekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Testua sartu
Cerrar ventana

Biografia

Korrontzi Korrontzi

Korrontzi folk taldea (Mungia, Euskal Herria, 2004) Agus Barandiaran trikitilariak osatu zuen Euskal Herriko musika tradizionala eta herrikoari bultzada emateko. Antzinako doinuetan babestutako Euskal Herriko folk musikari gaurkotasuna erantsi dio Korrontzi taldeak, baina beti trikitiaren esparrua oinarri hartuta. Agus Barandiaranek Gipuzkoako trikiti tradizionalaren ildoak oso gustuko ditu baina Bizkaiko koplen soinuak etxetik ezagutzen ditu, bere familiaren tradiziotik. Hori da Korrontzi, gehienbat. Korrontzi folk bandak tradizioari gaurko teknikarekin lagunduko dio haren alboan dituela beste musika tresnak (mandolina, baxua, perkusioa...).

Korrontzi taldeak baserritar trikitilari bati hartu zion izena bati. Korrontzi baserritarra igandero jaisten omen zen menditik asto gainean Mungiara piezak jotzera, txapela pasatu gabe hura bete egiten zuen jendeak utzitako diruarekin.

Lehen diskoak "Korrontzi" du izenburua eta Madrileko Nubenegra diskoetxeak argitaratu zuen 2006an. Aurreko urteetan Mikel Romero (mandolina eta gitarra) laguntzaile bikaina izan zuen Agus Barandiaranek Korrontzi taldearen lehen diskoko abestiak egiteko. Disko honetako abestien melodiek eta akordeek eredu tradizionala dute oinarri baina munduko musiken eragina nabarmena da. 2006an bi sari irabazi zituzten: Eurofolk Jaialdian (Malaga) estatuko folk talderik hoberena, eta Navelgas Folk-en (Asturias) talde berrien ataleko saria jaso zuten. 2008an Eurofolk Jaialdira gonbidatu zituzten eta Europako talde hoberenaren saria eskuratu zuten.

Bigarren diskoa bikoitza izan zen, "Getxo" (DVD + CD, Baga-Biga, 2008). Getxo Folk Jaialdiko kontzertua erabili zen diskoa zuzenean grabatzeko. DVDak 23 abesti izango ditu eta CDak 16. "Getxo" diskoa grabatzeko ondoko musikariren laguntza jaso zuen Korrontzik: Mikel Urdangarin (ahotsa), Galiziako Faltriqueira (ahotsa eta panderoak), Jorge Arribas "La Musgaña" (trikitia), Maya Anaiak (dantza), Susana Seivane (gaita), Xavi Sarriá "Obrint Pas" (ahotsa). Korrontzi taldeak herriko eta folk erritmoen soinu alaiak, dantzagarriak, jostalariak eta iradokitzaileak batu ditu, une bereziak, beroak eta pasionalak tartekatuz. Trikitia, mandolina, alboka, gitarra, baxua eta bateriaren soinuak zirrara barneratu nahi dio entzuleari eta lortu du Getxo Folk Jaialdiko kontzertuaren irudiekin.

Hirugarren diskoa, "Infernuko hauspoa" 2010ean argitaratu zen. Korrontzi taldeak bidaia-laguna aukeratu zuen hirugarren diskoaren kontzeptua garatzeko. Villabonako Oinkari Dantza Taldearekin buru belarri zebilen elkarlanean zuzenekoetan eta "Infernuko hauspoan" ikuskizun bihurtu zuten. Musika Korrontzi taldearen eskutik eta dantzaren poesia eta lilura Eneko Arteaga (zuzendaria) eta Edu Muruamendiaraz (koreografia arduraduna, Aukeran Dantza Konpainia) taldekideen dantzetatik etorri zen. Ideiak lainoak zeruan bezala argitu egin ziren. Ez dago dantzatzen ez den musikarik. Korrontzi taldearen folk doinuak dantzatzera dator Oinkari. Dantzaren plastizidadeak erabat lagun diezaioke musikari. Musikaren gailurra dantzan berrogei dantzari taula gainean ikustea izan daiteke. Korrontzi taldearen doinuetan oinarrituta, Oinkari taldeak dantza garaikidea eta Euskal Herriko dantza tradizionalak uztartu ditu. Dantza garaikidea, klasikoa eta Euskal Herriko dantzekin nahasketa bat egiten du Oinkari taldeak Korrontzi taldearen musikarekin. Korrontzi taldeak 2011n zuzeneko ugari eskaini zituen: Euskal Herria, Espainia, Maroko bira, Italia-Kroazia bira, Cabo Verde-Brasil bira, Frantzia. 2012an zuzenekoen kopurua hazi baino ez da egingo (Portugal, Frantzia, Espainia, Italia, Herbehereak, Belgika, Errumania, Alemania eta Grezia).

Laugarren diskoa 2013ko abenduan argitaratu zen. Korrontzi taldearen “Tradition 2.1” laugarren diskoa kosmopolita da, Euskal Herriko musika tradizionala hamaika herrietako musikari eta euren musikarekin nahasketa. Trikitia du muin, sustrai eta enbor nagusi, gero hosto koloretsuek adarretan indarra hartuko dute trikitia musika ibilbidean lagundu, apaindu, babestu eta dotoretzeko. Emaitza liluragarria da. Hamasei abesti desberdin, baina alaitasunean antzeko adorearekin. Flamenkoa nahastuta fandangoarekin, Portugalgo fadoa porrusaldaren zaratarekin, arin-arina eta Italia, biribilketa eta Galizia, Sizilia eta kalejira, Sardinia, Zimbabwe, Madagaskar, Eskozia, Asturias, Katalunia, Frantzia… Dena dator hainbat musika loturekin. Korrontzi taldeak tradizioari arropa distiratsuak txertatu dizkio. Gaurkotasunez betetako tradizioan murgilduko du musika Korrontzi taldeak. Musika-errepide bidaiariak helaraziko dizkigu maisutasunez Agus Barandiaranek ikuspegi berritzailetik. Ibilbide ederra txinpartatsu izango den bidaiarako. Post-produkzioa Javier Limonek egin du Madrileko Casa Limon estudioetan eta Cesar Ibarretxe grabaketaz arduratu da. Baina 26 estudioa erabili dira diskoa grabatzeko. Musikari laguntzaileen zerrenda luze-luzea da: Michael McGoldrick, Luís Peixoto, Fernando Barroso, Justin Vali, Diego Galaz, Ibon Koteron, Susana Seivane, Phil Cunningham, Javier Limón, Riccardo Tesi, Eliseo Parra, Garikoitz Mendizabal, Naseem Alatrash, Eoghan Neff, Mikel Markez, Mikel Urdangarin, José Manuel Tejedor, Xabier Berasaluze "Leturia", Liron Man, Fredi Peláez, José Vargas, Coetus, Custódio Castelo, Ali Amr, Alex Sardui, Antonio Carmona, Juan Camborio, Tareq Ratinsi, Juan Heredia & Abdul Sharif, Mario Incudine, Antonio Vasta, Antonio Putzu, Francesca Incudine, Roberta Gulisano, Lorenza Denaro, Marta Tudisco, Michela Gioveni & Serena Pitta, Jimila. “Tradition 2.1” diskoa 2014ko otsaileko Munduko Musiken Europako Zerrendan (European World Music Charts) seigarren postura igo zen. Korrrontzi taldeak, “Tradition 2.1” diskoarekin kontzertu mordoa eskaini ditu mundu osoan zehar eta munduko musiken jaialdi eta folk jaialdi ospetsuenetan jo du. ARC diskoetxea ingelesak Korrontzi taldearen “Tradition 2.1” diskoa mundu osorako argitaratu zuen irailean. 2014ko Womex azoka entzutetsuak antolaturiko jaialdiko sekzio ofizialean parte hartuko du.

Bosgarren diskoa 2014an etorri zen "Symphonic Bilbon" izenburuarekin taldearen hamargarren urtebetetzea ospatzeko. Bilboko Aste Nagusiko jaietako egitarauaren barruan zegoen emankizuna grabatu zen Bilbo Orkestra Sinfonikoarekin (BOS), emaitza disko bikoitzean argitaratu zen, CDa gehi DVDa. Xabier Zabalak egin zituen Korrontzi taldearen abestien moldaketak sinfonikarako eta berak zuzendu zuen orkestra. BOSek folkaren irakurketa sinfoniko bikaina egiteko aukera. Folkaren alaitasunari klasikoaren irribarre indartsua sentitzeko eremu dotorea izan daiteke diskoa. Korrontzi gustura errepertorio propioa interpretatzeko BOSen laguntza klasikoarekin.

Korrontzi taldeak bere etorkizuneko ibilbidean proiektu eta erronka berriak izango ditu. Euskal Herriko musika tradizionalak segituko du izaten Korrontzi taldearen iparrorratza...